GORPUTZEAN DENA POSIBLE DA
Manipulazioa, mugak, inprobisazioa
Iraila 8-9-10
16-19h | 70 € (PDFko ikasleak edo ADDEko bazkideak 55€)
Eva Guerreroren eskutik
Intentsibo honetan, Eva Guerrerok bere mugimenduarekiko ikuspegia eta bere lan eta sorkuntza tresnak elkarbanatuko ditu: manipulazioa, pertzepzio lana, gehigarririk gabeko mugimendua, artikulazioen mugak, inprobisazioa…
Manipulazioatik abiatuta, bikoteka eta hirukoteka lan egingo dugu, gure hiztegi fisikoan hainbat hitz gehituz: heldu, bihurritu, hondoratu, presioa egia… Pertzepzioa, zentzumenak, gorputzen arteko espazioa, geldotasuna eta lasaitsuna garatzeko ariketak egingo ditugu gure iruditegia zabalduz, eta, aldi berean, egiten dugunean presente egoten ikasiz, mugimenduari apaindura eta gehigarri guztiak kenduta.
Mugimenduan muga aldeko zerbait dela eta bakoitzak bere fisikotasuna duela ulertzen dugu eta horrek aukeraz betetako bide bat zabaltzen duela.
Manipulazio lana ondoren bakarka lan egiteko aitzakia izango da, gorputzaren memorian sakonduz, oroitzapenetik eta ausentziatik abiatuta mugituz, egitera bultzatu nauten mugimenduak itzuliz eta gureak eginez.
Ez da aurretiko esperientziarik behar
Eva Guerrerok (Bilbo, 1982) arte eszenikoak ikasi zituen BAIn (Bizkaiko Antzerki Ikastegia), eta bertan deskubritu zuen dantza garaikidea; beraz, aktore izateko ideia alde batera utzi eta dantza ikuskizunak sortzeari ekin zion. 2005ean estreinatu zuen bere lehen pieza 1+1=1, eta geroztik hamar ikuskizun baino gehiago sortu ditu, sormen prozesuen 2 argitalpen egin ditu, 2 erakusketetan parte hartu du, bideodantzak egin ditu... 2011n Jemima Cano ezagutu zuen eta elkarrekin DOOS Kolectiboa sortu zuten, eta bertatik, bere ikuskizunak ekoizteaz gain, hainbat proiektu sortzaile eta kultural egiten dituzte. Horrez gain, Espacio Punto de Fuga kudeatzen dute.
Urte guzti hauetan mugimendua eta gorputza ulertzeko bere modua garatzen joan da, bere klaseetan transmititzen duena. Edozein pertsonak dantza egin dezakeela uste du, eta pertsonei tresnak ematea interesatzen zaio, bakoitzak bere gorputza, mugak eta aukerak ezagutu ditzan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak/ Bilboko Udalak diruz lagundutako proiektua
