Punto de Fuga-ren eremuak 100 m2 inguruko azalera du, honela banatuta:
· 65m2tako egur tarima bat (espazio garbia)
· Bulegoa eta biltegia
· Bainu bat
· Dutxa bat
Gainera, hitz egiteko, egoteko eta erlaxatzeko infusio batzuk hartzen, gune bat ere badu. Hall bat eta terraza zabala (20m2 koa ).Bertatik Bilbo osoa ikusten da, eta, horri esker, Punto de Fuga-k argi naturaleko ordu asko ditu.
Espazioa entseguetarako alokatu daiteke, baita ikastaroak, topaketak, filmaketak, promozio-grabazioak antolatzeko ere. Kontsultatu gure tarifak hemen eta, nahi baduzu, jarri harremanetan hemen.





KUDEAKETA TALDEA
Punto de Fuga Espazioa 2003tik dago zutik eta denbora honetan hainbat taldek kudeatu dute. 2016an, Eva Guerrero-DOOS Colectivotik, kudeaketa taldean sartu zen. Gainera, bere konpainia egoiliar bihurtu zen ikuspegi eta energia berria emanez.
2017tik, berak kudeatzen du espazioa, eta, jarduera birbideratzen ari da pixkanaka, Punto de Fuga Bilboko eta Bizkaiko dantzaren sektoreko erreferentzia gunean bihurtzeko.
