Mundua dantzan jarri zuten 10 emakume

Liburu hau gure aurretik izan diren sortzaile ausartei egindako omenaldia da, baina etorriko direnentzako inspirazio-arnasa ere bada.

 

Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratua egongo den haurrentzako liburu honetan, dantzaren munduan iraultzaileak izan ziren 10 emakumeen biografiak biltzen dira: Isadora Duncan, Martha Graham, Mary Wigman, Pina Bausch, Anne Teresa De Keersmaeker, Carolyn Carlson, Trisha Brown, Robyn Orlin, Germaine Acogny eta Natsu Nakajima.

Sortzaile horietako bakoitzari eskainitako 10 kapituluetan zehar haien historia kontatzen da, eta etxeko txikienak dantzan jartzeko proposamen dibertigarriak ere iradokitzen dira.

Bai 7 urte badituzu, bai barnean duzun haurra bizirik mantentzen baduzu, liburu hau zu inspiratzeko pentsatuta dago, mugi zaitezen eta haien gorputz, adimen, irudimen eta hitzekin dantzaren oinarriak ezarri zituzten emakumeak gogoratzeko.

DOOS Kolektiboak eta proiektu honetan inplikatutako profesional guztiek, gure aurrekariak gogoratu behar direla uste dugu, haien lorpenak, istorioak eta utzi diguten guztia kontatu behar dela.

Kapitulu bakoitza esku artean hartu, irakurri eta proposamenak jarraitzera animatzen zaitugu.

Goazen dantzara!

 

NOR GAREN

Punto de Fuga Gunea
Web | Instagram | Facebook

DOOS Kolektiboa
Web | Instagram | Facebook | Twitter

Jemima Cano
Instagram

Eva Guerrero
Instagram

Mercedes L. Caballero (Idazlea)
Web | Instagram

Beatriz Aparicio (Ilustratzailea)
Web | Instagram

Janire Orduna (Maketatzailea)
Web | Instagram