Euskadiko dantza lanak mundura bota nahi ditu. Hori dela eta, Euskaditik kanpoko jaialdietan, programazio arduradunekin hitzordu lasaiak antolatzen dira.
Zergatik?
Dantza mugitzea ez dugu lortuko, entsegua eta tailerrez gain, mugikortasunari gure hondar alea ez badugu gehitzen. Horregatik, 2019an, KONEXIOAK programa abiarazi genuen, nazioarteko programatzaileak erakartzeko eta euskal dantza sortzaileak eta konpainiak bidaiatzen laguntzeko, baita munduarekin konektatzeko edozein jarduera antolatzeko.
Zer egin dugu orain arte?
Matxalen Bilbao sortzaileari diru-poltsa bat eman diogu Frantziako merkatuan sartzeko. Cinars jaialdian (Kanada) nazioarteko harreman berriak ezartzeko Jemima Cano ekoizleari babestu dugu eta inTACTO jaialdiko speed meeting-etan parte hartu dugu (Blanca Arrieta sortzailea eta Input Dantza konpainia bertaratu ziren) .Gainera, Thierry Gourmelen eta Raffik Sabbagh programatzaileak ekarri genituen, konpainia ezberdinekin hitzorduak antolatu genizkien Bilboko eta Euskadiko kultur guneetan.
Dagoeneko aurtengo jarduera berrietan lanean ari gara, beraz, laster info gehiago!
Edukia eguneratzen arin gara, laster info gehiago!
