ahotsa gorputzean / Yolanda Bustillo

LA VOZ EN EL CUERPO

Yolanda Bustillo gidatua

Azaroak 14-15 

L14. 10-14h / 16-20h | I15. 10-14h
80 € (PDFko ikasleak eta ADDEko bazkideak 65€)

bibrazioa · emisioa · erresonantzia

Intentsibo honen bitartez, Yolanda Bustillok ahotsean eta honek gorputzarekin duen harremanean murgiltzea proposatzen digu:

  • arnasketa
  • barne-espazioa eta kanpo entzumena
  • erritmoa eta mugimendua
  • bolumena eta intentsitatea
  • proiekzioa
  • artikulazioa
  • bibrazioa

Ahotsaren emisio aldagai desberdinetatik abiatuta, modu osasuntsuan erabiltzeko nola prestatu aztertuko dugu, eta, aldi berean, ahots bakoitza nolakoa den eta modu librean nola emititzen den ikusiko dugu.

Saioak batez ere praktikoak izango dira, bakarkako zein taldekako ariketen bidez, eta, horretarako, hainbat material erabiliko ditugu (testuak, abestiak, soinu inprobisazioak...), abiatzeko oinarrizko ildo bat izaten lagunduko digutenak. Laburbilduz, gorputza eta ahotsa, kantua edo soinuaren inprobisazioa tranpolin gisa balioko duten tresnak izango dira, gorputz bat bere kolore emozional ezberdinetan ager dadin.

Ez da aurretiko esperientziarik behar

Yolanda Bustillo

2006tik Kabia-ko kide sortzailea da, aktore-abeslari moduan ikuskizun hauetan lan egin du: “Lavinia” (2023), “Alas/Hegoak” (2021), “Alicia después de Alicia” (2017), “El árbol de Hiroshima” (2016), “Rojo al agua” (2012) eta  “Decir lluvia y que llueva” (2010). Kabia Teatroko ikuskizunetan off ahotsa: “El sabor del melocotón” (2022) eta “El alimento de las moscas” (2021).

Kabia Teatron egin duen ibilbidean sari ugari jaso ditu, besteak beste: Terueleko Antzerki Laburreko I. Jaialdi Nazionalean “Querido J. Eugenio” lanarekin Lehen Saria eta Publikoaren Sari Berezia (2018); Logroñoko (Errioxa) Teatro con Diamante Lehiaketako Lehen Saria (2018) “El árbol de Hiroshima” pieza laburragatik; 2017an Euskal Ekoizpen Onenaren ERCILLA Saria eta SGAEko AUTOR EXPRÉS Saria “Alicia después de Alicia” lanagatik.

Gaur egun, aktore eta abeslari gisa lan egiten du ikuskizun hauetan: Eva Guerreroren “Hasta el último baile” (2025), “Tierra de nadie” (2023) eta “Gorpuztu” (2020). Eva Guerrerorekin batera 2024ko Max Sarietarako hautagaia izan da “Ikuskizun eszenikorako musika konposizio onena” kategorian “Tierra de nadie” lanagatik.

Arte Eszenikoen arloan jende anitzarekin ikasi du: Open Program of the Workcenter of Jerzy Grotowski and Thomas Richards-en Mario Biagini, Eugenio Barba eta Odin Teatret taldeko aktoreak, Teatr Pieszn Kozla, Linda Wise eta Enrique Pardo, Ricardo Iniesta, Pere Sais, Vicente León, Augusto Omolú, Igor de Quadra, Juan Carlos Garaizabal, Pablo Ibarluzea, María Montes, Bettina Aragón eta Frank Kane.

Ezagutza horiei gehitu behar zaie ahotsa gorputzarekin harremanetan ikertzeko interesa, gorputza  ahotsarentzako erresonantzia kutxa natural eta zuzen gisa ulertuta. 

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak/ Bilboko Udalak diruz lagundutako proiektua