bidaga

Punto de Fuga-n badakigu ez garela Bilbotik dantzatzen lehenak (ezta azkenak ere). Egiten ditugun eta dakizkigun gauzak lehen etorri zirenek egindakoan elikatu edo bermatu dira, eta horregatik ez genien galdetu gabe utzi nahi nortzuk diren, nola hasi ziren eta gauzak nolakoak ziren dena eraikitzeko zegoenean.

BIDAGA (BIzkaiko DAntza GAraikidea) Bizkaiko Dantza Garaikidearen jatorria kontatzen duen dokumental laburren proiektua da: Bego Krego, Laura Etxebarria eta Luque Tagua (La Fundición), Matxalen Bilbao eta Alicia Gómez Linares protagonistek kontatua. Lau kapitulu, lau begirada, sorkuntzatik eta prestakuntzatik, programaziotik edo dokumentaziotik.

Online begiratzera animatzen zaitugu.

1 kapitulua

BEGO KREGO

2 kapitulua

LA FUNDICIÓN

3 kapitulua

MATXALEN BILBAO

4 kapitulua

ALICIA GÓMEZ