Punto de Fuga-n dantzaren sektorea indartsuagoa, arinagoa eta gizartearentzat ikusgarriagoa izan dadin lagundu nahi dugu. Horretarako, hainbat alderditatik laguntzen dugu, eta atal honek kudeaketan, plangintzan, salmentan eta komunikazioan lagundu nahi du.
Urteak dira Dantzari Laguntzeko Bulegoa sortu genuela, Bilbao Ekintzak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak emandako laguntzari esker. Orduz geroztik, atal hau aberasten joan gara gida, bideo eta eduki gehiagorekin, beti ere sektorearentzat lagungarria izan dadin pentsatuz.
Hemen aurkituko dituzu eguneroko gai txikiei buruzko gida zehatzak, sektore ezberdinetan adituak diren emakumeen bideoak zenbait gairi buruzko aholku praktikoak emanez, eta, gehiago ikasi nahi baduzu, gure dendan eros dezakezun liburu bat duzu: Dantza kudeatzeko aholku praktikoak.
Dantzaren parte bazara eta atal zehatz bat behar baduzu, idatz iezaguzu info@espaciopuntodefuga.com helbidera.
Gustuko baduzu, partekatu eta bisitatu berriro, eduki berriak izatea espero dugu. Goza ezazu!