7-14 eguneko 2 egoitza artistikoren deialdi berri bat egin dugu, eta 500 euroko laguntza ekonomikoa eman dugu hautatutako konpainien sormen-prozesuak aurrera eramateko.
Egoitza bakoitzak, goizez lan egiten duen bitartean, entrenamendu irekiak egingo ditu profesionalentzat, eta jarduera irekia egingo du egoitzaren amaiera gisa: hitzaldia, entsegua, work in progress…