Body weather

BODY WEATHER

Andrés Corchero gidatua

Abenduak 5-6-7-8        PLAZAK AGORTUTA

10-17h (bazkaltzeko atsedenaldiarekin) 
160 € (ADDEko bazkideak eta PDFko ikasleak 140€)

Body Weather 1973an Min Tanaka maisu, butoh coreógrafo eta dantzariak sortutako lan sistema bat da; 1986tik 1995era berarekin lan egin nuen. Entrenatzeko eta jarduteko praktika integral sakon bat da gorputzaren eta haren ingurunearen intersekzioak ikertzen dituena. Gorputzak ez dira entitate finko eta banandutzat hartzen, eguraldia bezalaxe, etengabe aldatzen ari baitira gorputz horien barruan eta kanpoan gertatzen diren prozesuen sistema infinitu eta konplexu baten bidez. Kanpo paisaia gure azaletik hasten da kanpoalderantz, eta barne paisaia azaletik barrurantz. Gorputz osoarekin, azaleko poroak irekita, zentzumenak eta sentikorkortasunarekin, entzuten egoteak gure buruari, besteei eta gure inguruari arreta jartzea esan nahi du. Entrenamendu bat erregulartasunez errepikatzeak gure gorputzaren egituraren eta izaeraren alderdiak ezagutzeko aukera ematen digu: hezurrak, muskuluak, nerbioak eta baita burua eta sentsazioak ere. 

Oinarrizko metodologia:

  1. "MB" izeneko entrenamendua (mind and body, muscles and bones ingelesez / burua eta gorputza, giharrak eta hezurrak). Mugimenduaren lan energetiko, dinamiko eta erritmikoa, sentikortasun zinestesikoa eta mugimenduan dagoen gorputzaren eta gogamenaren koordinazioaren potentziala behatzera zuzentzen dena, indarra, erresistentzia, malgutasuna eta lurrarekiko lotura garatzearekin batera.

2. Manipulazioa. Manipulazioa zazpiko serie bat da, eta jarraian edo zati desberdinetan egin daiteke. Askoz haratago doan arren, luzaketa aktiboko eta lerrokatzeko lana dela esan genezake, bikotean egiten dena, eta bakarrik egin dezakegun tokitik harago gure giharrak zabaltzeko eta, batez ere, gure burua irekitzeko asmoa duena. Arnasketa kontrolatuaren eta presioaren edo luzaketaren bidez egiten da. Helburua ez da bestea baino urrunago iristea, norbera baino urrunago baizik. Normalean, ikastaro trinko batean, horietako batetik bakarrik pasatzen da. 

3. Pertzepzioa, sentikortasuna eta entzutea garatzeko ariketa ugari. Bakarrik, bikotean eta taldean egiten dira. Lan sakona da, gure mugimenduaren jatorria ulertzean datza eta besteari gu mugitzen uztea eta onartzea. Era berean, inguruneren entzutea garatu nahi da eta honek gure gorputz aldaketetan nola eragiten digun behatzea. Barruko eta kanpoko denboraz jabetzeko ariketak. Lan hau guztia begiak itxita eta irekita egiten da, entzute zehatzagora hurbiltzeko. Gorputz material indibiduala eta kolektiboa bilatzea, hiztegia eta lengoaia emango diguna. Norberaren irudimenetik eta egiten diren ariketen bidez sortutako irudimenetik lan egingo dugu.